XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.1.- POLINOMIOAK

Antzekoak ez diren monomioen arteko batuketa ezin da monomio bakar baten bidez adierazi; era honetan sortzen den expresio matematikoak polinomio izena hartzen du.

Expresio hau osatzen duen batugai bakoitzari termino edo gai izena ematen zaio, monomio bat beraz, gai bakarreko polinomio dela esan daiteke, nolabait.

Polinomio baten monomio guztiak osoak direnean, polinomioa ere osoa dela esaten da.

Hemendik aurrera polinomioez aritzen garenean, polinomio osoez izango da.

Adibidea: polinomio oso bat da

polinomio frakzionari bat da

Polinomio baten maila, dauden monomioen arten altuena da.

Gai guztiek maila berdina badute, polinomio homogeneoa dela esaten da.

a) 9. mailako polinomioa

b) 8. mailako polinomioa

Polinomio baten maila letra batekiko, letra horren berretzaile handiena da.

5. mailakoa x letrarekiko

4. mailakoa y letrarekiko

3. mailakoa m letrarekiko

Polinomio ordenatua, monomio guztiak letra baten mailen arabera idatzirik dituen polinomioa da.

Gorako ordena, maila txikienetik hasita mailen segida gora doa, beherako ordena, berriz, maila altuenetik hasita, mailen segida behera doa.

Adibidea:

gorako ordena z letrarekiko

beherako ordena x letrarekiko

desordenatua y letrarekiko